Egile eskubidekin polemika handia sortu da azkenaldian gure gizrte honetan.Badirudi, pirateriatik ateratzen den dirua terrorismoa eta drogen trafikoa finantziatzen dute, horregaitik eskubideen indarpen bat egin da. AEB-en izugarrizko isunak jartzen dira, eskubideak urratu dituztenei. Jakin behar dugu, Pintxo- pintxo abestiak ere erabilera mugatua duela, lege honen ondorioz.
Lege hau gero eta zorrotzagoa izango da eta isunak nahiko handiak izan daitezke. Nire ustez, ez dago ondo kontsumitzaileekin egiten ari direna. Kontsumitzailerik gabe , ez litzateke egongo merkaturik, horregaitik tratu hobeagoa jaso behar zezaketen. Beraz, arazo honi konponbidea, tarteko zerbait izango litzateke. Hau da, kontsumitzaileen partez zerbait jarriko genuke daukagun diru arazoa bultzatzeko eta ordainetan, egile eskubideak, ez lirateke izango hain zorrotzak eta onargarriagoak izango lirateke.
Copyright edo Egile eskubidea egileei lan bat egiteagatik, izan literarioa, artistikoa, edo zientifikoa, argitaraturik egon edo ez, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da. Lan hau publikaturik egon edo lan berria bada eskubide berberetara atxikitzen dela ziurtatzen dio legeak egileari.
Lan bat jabego publikora atxikitzen da berekiko dauden eskubide patrimonialak desagertzen direnean. Egilearen heriotza gertatzen denetik aurrera suertatzen da hau orokorrean. Hala nola, europar zuzenbidean, egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara. Hau gertatu eta gero, eskubide moralak errespetatuaz lan hau modu aske batean erabili daiteke.